miércoles, 28 de septiembre de 2016

Espiritualtasuna



Espiritualtasunera gerturatzeko, nolabaiteko bi bide antzematen ditut.

Lehenengo bidea, Espiritualtasuna ezagutzea litzateke, ikertzea, aztertzea. Gugandik kanpo dagoen zerbait bezala, ikasi eta ulertzea. Horretarako material piloa dago. Oso bide interesgarri eta aberatsa da, nire ustez. Espiritualtasunaz asko ikas dezakegu, adibidez, zientziarekin, gizartearekin, psikologiarekin, tradizioekin eta neure barnearekin dauzkan loturak aztertuz. Bide honetan, gure helburu, interesa eta gogoa Espiritualtasunera iristea da, eta helburu honekin, oztopoak aurkitzen ditugu. Ezin gara Espiritualtasunera iritsi, ikertzeko, aztertzeko edota ikasteko, gugandik zerbait aparte bezala ikusten dugunean. Dena den, zirraragarri da ibiltzea bide hau.

Bigarren bidea, Espiritualtasuna esperimentatzea litzateke, sentitzea,
bizitzea. Lehenengo bidean izaten dugun helburu nagusia bide honetan lortzen dugu. Izaki Espiritualak gara, izatez, beraz egiten dugun guztiak, mundu honetan esperimentatzen dugun guztiak oinarri bat du, jatorri bat, hasiera bat, iturria. Eta hori da Espiritualtasuna. Orduan, ez dugu sentitzen mendi gailurrera iritsi behar dugunik. Orduan jakiten dugu, gu geu garela gailurra, gu geu garela bidea, malda eta bailara.

Espiritualtasuna izanez, edo Espiritualak izanez, sentituz, beste guztia antzeman dezakegu, pentsatu dezakegu, emozioak sentitzen ditugu, gauzak egin egiten ditugu: gai ezberdinak ikasi, intelektoa erabiliz (Espiritualtasuna barne), gauzak sortu, eskuak erabiliz, etab. Milaka pentsamendu, sentimendu eta ekintza.

Nire helburua bizitzan, beraz, neure burua Izaki Espirituala sentituz, esperimentatzea da. Pentsatzen, sentitzen eta egiten ditudan gauza guztiak, mundu fisikoan eta ez fisikoan, mundu formalean eta forma gabekoan antzematen dudan guztia, esperimentatzea. Beti, une oro, neure eta geure, Denaren Espiritualtasuna sentituz.

Juanber Alustiza - Coach

No hay comentarios:

Publicar un comentario