jueves, 6 de febrero de 2014

Tapoiak belarrietan

Nire izena Me da. Ez, ez da ingelesez “mi” ahoskatzen dena, ezta gazteleraz, posesiboa. Bai, arraroa da, zer egingo diot ba!!, baliteke arbaso Koptoak izatea.


Ba, hori, Me da nire izena, eta lagun bat daukat Alfa izenekoa (hara, bestea!!!!). Alfa oso pertsona irekia da, zoriontsua. Normalean jende guztia egiten duena egiten du berak ere, baina beti modu diferente batean, beti jartzen dio egiten duenari bere kutsu pertsonala.

Adibidez, hiriburura dokumentu garrantzitsu baten bila joan behar izan zuen batean, 60 kilometroak kotxez joan-etorri egin zitzakeen, edo trenez, zuzenean. Baina, ez. Auto-stop-ez abiatu zen hiriburutik 20 km-tara dagoen herri batetara, handik autobusa hartu eta helmugara iritsi. Noski, ez zen garaiz iritsi eta galdu zuen eguna. Baina, bueltatzerakoan, bidaia kontatu zidan, Marco Polo-ren bat balitz bezala, bidai harrigarria.

Hurrengo egunerako, tranbia hartzea erabaki zuen, denbora nahikoarekin. Baina, nola ez!, zer edo zer diferente egin behar zuen: motxila batean arropa pieza batzuk sartu zituen, lau liburu, nezeserra, koaderno eta boli bat. Trena hartu eta, handik ordu betera hiriburuan zegoen. Gestioa egin eta itzuli egin zen trenez. Denetara, lau orduko bidaia. Bazkaltzeko orduan, etxean zegoen. Arratsalde hartan, berarekin nengoela, hiru ordutako solasaldia izan genuen, benetako Transiberiano bidaia kontatu zidalarik.

Honelakoa zen Alfa.

Lehengo egunean berarekin geratu nintzen atzorako “Bar” izeneko tabernan. Orduan, atzo medikuarengana joan behar zuela esan zidan, eta ea gero elkartuko ginen. Aspaldi egon gabe eta. Medikuarengana? Bai. Belarriekin ez zegoela oso gustura azken bolada honetan, eta ea ezinegon horretarako erremediorik ematen zion medikuak.

Alfa ezagututa, gogotsu nengoen eta jakin-minez, nola antolatuko zuen bisita pentsatzerakoan.

“Bar” tabernara iritsi nintzenean, Alfa, gure laguna Omega-rekin joanda zegoela medikuarengana esan zidan tabernariak.

Hori bai ona!!!!. Dirudienez, Alfak konbentzitu zuen Omega, ez bakarrik medikuarengana laguntzeko, baizik eta, … Omegak, berak, belarriak begiratzeko ere!!!!!!

Omega pertsona konformista esaten zaion horietakoa zen. Hauxe egin behar da, ba …, egiten da. Ez dago hau zergatik egin beharrik, ba …, ez da egiten. Omegak ez zeukan ezer belarrietan. Zergatik edukiko zuen? Orduan, zergatik joan Alfarekin belarriak begiratzera?

Gauza hauek Omegari ez zitzaizkion batere gustatzen. “Ez badut ezer belarrietan ez daukat zergatik medikuengana joan beharrik”, pentsatuko zuen. Baina, gero, eta Alfaren ilusio eta gogoa ikusitakoan: “ horrelako poza adierazten badu Alfak, zergatik ez naiz joango?. Eta, joan.

Berriro lortu zuen Alfak, gauza normal bat zerbait ezberdin bihurtu.

Enparantzan zehar gerturatzen ari ziren “Bar” tabernarantz. Omega serio ikusten ari nintzen, desegoki eta ziurtasun eza adierazten zituzten buru eta beso mugimenduak eginez. Alfa, irritsu, trebe eta seguru zihoan ibiltzen:

OMEGA: “Hau dek hau, zorte txarra!!!!! Nengoen bezain ondo egonda, nola bururatu zitzaidan niri medikuarengana joatea?”

ALFA: “Benga, txo!!!. Hiretzat ona izan dek, eta!!!!!!!”

OMEGA: “Nola ona izan dela, bai niretzat edo hiretzat?????

ME: “Beno, beno, zer dek hau?. Zer moduz joan dek zuen bion belarrietakoa?

OMEGA: “Badakik zer dek? Ni zoragarri negok, ez zaidak ezer gertatzen. Normal negok. Ez zeuzkiat osasun kezkarik, eta bestelakorik ia ere ez. Baina, noski, ondo egonik medikuarengana  joanez gero, seguru dek, gero ez haizela ongi. Zer edo zer aurkituko hau, eta konpontzeko beste zerbait edukiko dek. Lehen kezkatzen ez zintuen zerbait. Asuntoa dek orain belarrietan tapoiak dauzkadala.”

ME: “Bale, ondo dek. Baina tapoiak kendu egiten dituk eta kitto, ez?”

OMEGA: “Bai, bai, bai, …. Kendu eta kitto!!!!. Baina, hemendik aurrera adi egon beharko diat tapoiak kentzera joateko, berriro agertu direla iruditzen bazaidak. Agertu ote dituk, berriro? Hau ez dek izango tapoiarena?. Joan beharko diat?. Ez diat joan beharko?. Kezkatzeko beste gauza bat….!!!. hau buruhaustea!!!!!!. Eta errua nirea dek, dena nahasten duen honi segitzeagatik.”

ME: “Lasai, gizon. Gai honek beste alde egokiagotik ikusteko aukerak ematen dituela iruditzen zaidak!!!!. Eta hiri, Alfa, zer esan dik medikuak?”

ALFA: “Zoragarri!!!!!!!. Ezin hobeto!!!!!!. Perfekto!!!!!!!. Tapoiak dauzkat belarrietan!!!!!!!!!!!!. Tapoiak dauzkat belarrietan!!!!!!!!!.
 –gogorarazi zidan iragarki hartako mutikoa:”¡¡¡un palo!!!. ¡¡¡un palo!!!-
 Hau zoramena!!!!!. Hemendik aurrera belarriak arraro xamar sentitzean, medikuarengana joan besterik ez zeukiat, tapoiak kendu eta, listo. Perfekto!!!!. Hau gozamena!!!!!!. Orain bazekiat zer egin behar dudan.”

ME: “Joder!!!!!, zuekin ez zegok aspertzerik!!!!!!.
         Zer nahi duzue edateko?”.

OMEGA:” Ostrassss!!!!!. Ahaztu zaidak galdetzea zen den ona tapoientzat!!!!!!!!!”.


ALFA: “ Nik, tapoi bat tekila”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario